Gaur hasiko da Bilboko Mugikortasun Astearen XX. edizioa

uriola.eus 2019ko ira. 16a, 09:06

"Oinez nahiz bizikletaz, beti seguru" lelopean, gaur emango dio hasiera Bilbok XX. Mugikortasun Aste Europarrari.  

Astean zehar hainbat ekitaldi antolatu arren, ekintza gehienak irailaren 18tik 22ra areagotuko dira, Areatzan jarriko den mugikortasun azokarekin. XX. edizioari hasiera emanez, gaur bertan Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen Elkartean dibertsitate funtzionala daukaten pertsonentzat seguruak diren ibilbideei buruz hitz egingo da. Ekintza aipagarrien artean, ibilgailu elektriko eta jasangarriak izango dituen erakusketa antolatu dute, eta asteari amaiera emateko `Bilbao nire kotxe barik!´egunaren baitan egingo den bizikleta martxa. 

Bilboko udalaren mugikortasun eta jasangarritasun sailak Europar Batasunarekin batera antolatutako ekimen honen helburu nagusiak herritarren iritzia sentsibilizatzea eta mugikortasun jasangarri eta osasuntsu bat sustatzea dira.