Ahal Dugu, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioan uste dute Udal Gobernuak larrialdi-protokolo bat aktibatu beharko zukeela Bilbo jasaten ari dena bezalako egoeretarako. Partikula kutsatzaileen kontzentrazio handia klimatologiaren eragina jasaten ari da, eta horren ondorioz Bilbok jadanik bost egun daramatza dagozkion erakundeek gomendatzen dituzten kutsadura-mailak gainditzen. Hala eta guztiz ere, UdalBerri kritikatu du Mugikortasun eta Ingurumen Arloko zinegotzi arduradun Alfonso Gilek orain arte ez duelako inolako erabakirik hartu arazo hori konpontzeko.
Osorik irakurri