Manifestazioa deitu du gaur gauean Gafas Moradas Elkarte Feministak

uriola.eus 2019ko irailaren 20a

"Emergentzia Feminista. Gaua morea izango da" lelopean mobilizazioa egingo dute gaur 20:30ean Bilboko Udaletxetik abiatuta Arriaga plazaraino. 

Beltzez jantzita etortzeko deialdia luzatu du Gafas Moradas Elkarte Feministak. Bilbon ez ezik, Donostin, Iruñean eta beste hainbat hiritan ere manifestazioak deitu dituzte.