Urriko egitarauan ikus daitekenez, bisita gidatuak, gozotegi zein irrintzi tailerrak eta solasaldiak antolatu dituzte, horiek denak aisialdiaz euskaraz eta dohanik gozatzearen helburuarekin.
Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo webgunean izena ematea beharrezkoa da. Familia jardueretarako izan ezik, beste guztietan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz ahoz komunikatzeko adina jakitea: www.darabilbo.eus.