Bilbokoa Arriaga plazan izango da 20:00etan. Arkaitz Rodriguez Sortuko presidenteak Euskadi Irratian gaur goizean adierazi duenez, Espainiar Estatuak ez du “bide demokratikoetarako borondaterik”. Bere ustez, autodeterminazio eskubideari uko egitea ez da irtenbidea eta Euskal Herriak eta Kataluniak bat egitea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela deritzo.
Auzitegi Gorenak laster iragartzekoa da “Proces”-eko buruzagien aurkako epaiketaren sententzia. Sortzailearen iritziz, epaia gogorra izango da Estatuak “erabakitze eskubideari prezio altua jarri nahi diolako” eta Euskal Herrian sententziari “erantzun bat” ematearen alde agertu da. Bide beretik, Gure Esku plataformak aurreratu du epaia zigorra bada, kalera aterako direla “bidegabekeria salatzera eta erabakitzeko eskubidea defendatzera”.