Lau izan dira Bilbon egon diren erasoak azken asteotan eta, eratzunik gabe gera ez daitezen, salatuko dituzte gaur 19:30ean Arriaga plazan, Bilboko Gazte Sare Feministak deituta. Azkena igande gauean izan zen Bolueta auzoan, neska batek gizon bat jo egin zuela salatu zuenean. Ez da pasa den asteburuko bakarra izan, neska batek beste eraso bat salatu zuelako Uribarriko jaietan. Beste biak Deustun eta Atxurin gertatu ziren. Azkenengo honetan, neska batek hiru gizonek bahitu eta bortxatu egin zutela salatu zuen Ertzaintzan.