2019/10/04 - 2019/10/26 16:00

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza. Sare sozialak komunikabide tresna gisa.

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza. Sare sozialak komunikabide tresna gisa.
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. 
Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.