BILBOKO UDALAK EUSKARAREN ERABILERA SUSTATUKO DU URIKO SALTOKIETAN, BILBAO DENDAK PLATAFORMAREN LAGUNTZAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia Bilbon euskaraz 2019ko urr. 3a, 00:00


  • Bilboko Udalak, BilbaoDendak plataformarekin, HABErekin (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta euskaltegien sarearekin elkarlanean, eta Siadecoren laguntza teknikoarekin, saltoki euskaldunen aldeko apustua egin du.
  • Iaz 153 pertsonak parte hartu zuten programan, euskara ikasteko edo hobetzeko eta, horrela, bezeroei euskaraz arreta eman ahal izateko. Balorazioa oso positiboa izan zen, ikasleek batez beste 8,4ko puntuazioa eman zuten-eta. %74,8 emakumeak ziren eta parte hartu zutenen batez besteko adina 45 urtekoa izan zen.
  • Izena emateko epea urriaren 8an amaituko da. Bilboko merkataritzaren arloan lanean diharduen edozein pertsonak euskaltegietan, www.biribilko.eus web orrian zein 688739015 telefonora deituta izena eman ahal izateko.
  • Aurreko edizioetan bezala, Biribilkok bi ikastaro mota eskaintzen ditu: bata euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa da, euskaraz ez dakiten edo oso gutxi dakitenentzat, eta bestea zertxobait dakiten eta euskara komertziala hobetu nahi dutenentzat da.

Osorik irakurri