Behin, Orson Welles aktore eta zuzendariari galdetu zioten zeintzuk ziren bere hiru zinemagile kuttunak eta berak honako hau erantzun zuen "John Ford, John Ford eta John Ford". Asteazkenean, zinemagile estatubatuarren maisulanetako bat eskainiko du BBK Aretoak: Liberty Valance akatu zuen gizona (1962). Randsom Stoddard senataria (James Steward) emaztearekin (Vera Milles) bueltan da Shinbone herrira Tom Doniphonen (John Wayne) elizkizunetara joateko. Hura albistea da bertan eta bi kazetarik ez dute senatariari herriarekin eta hildakoarekin duen harremanagatik galdetzeko aukera galduko.
Filma urriaren 9an emitituko dute BBK Aretoan 20:00etan. Sarrera librea da leku guztiak bete arte. Euskarazko azpitutulak hemendik jaitsi daitezke: https://azpitituluak.eus/1487315942