2019/10/10 19:00 - 21:00

La Bolsa | Alde Zaharra | Hitzaldia

Marichuy militante indigena La Bolsan

Ostegunean, urriak 10, Marichuy (María de Jesús Patricio Martínez; 1963, Mexico) Bilboko La Bolsa aretoan izango da. Begoña Yebra kazetariak elkarrizketatuko du 19:00etatik aurrera. Tantaka telebistak ekitaldia grabatuko du eta Streaming-en bidez ikusteko aukera egongo da, link honetan. Marichuy Lumaltik Herriak elkarteak gonbidatuta etorri da Euskal Herrira, eta aste honetan hainbat hitzaldi emango ditu: asteartean Donostian, asteazkenean Gasteizen eta ostegunean gurean. Marichuyren inguruan gehiago jakiteko bideo hau egin dute Lumaltikeko kideek: Marichuy ezagutzen al duzue?

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa