Urriaren 17tik 27ra izango da aurtengo BAD. Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiak 21 edizio beteko ditu aurten. Guztira, 21 konpainia arituko dira taula-gainean, nazioartean erreferentzialak diren Miguel Perera, tg Stan belgiarrak edota Igor & Moreno tartean. Sei obra erabateko estreinaldiak izango dira eta ia guztiak lehen aldiz antzeztuko dira EAEn. Edizio honetan euskal konpainien presentzia indartzeko bi ekoizpen propio sortu dira: ¿Hay alguien aquí? (Legaleon L-T/ Kolektibo Monstrenko) eta Rassemblement (Germán Jauregi & Antía), La FuNdicIOnen jaialdiari hasiera emango diona.
Egitarau osoari buruzko informazioa jaialdiaren webgunean duzue eta hilaren 14tik aurrera informazio bulegoak irekiko ditu ateak Abandoko Udaltegian (Elkano kalea, 22).