Txikiteroen Eguna urriaren 11an bada ere, joan den ostegunetik hamaika izan dira egun berezi hau ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Zazpikaleetan, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon txistularien kalejirak eta bilbainadak entzun ditugu azken egunotan.
Astearte goizean Txikiteroen Artean kolektiboak Txikito de Honor sariak banatu zituen. 56. edizio honetan omendutako figurak aurten zendutako Jon K-Toño Frade J., Ibon Areso eta Alde Zaharreko merkatariak izan dira.
Gaur, osteguna, Euskal Museoak antolatuta, Loroño Musikaltegiak kontzertua emango du erakundearen klaustroan 19:30ean.
Ostirala izango da txikiteroen egun handia, Begoñako Ama Birjinaren egunarekin batera. Txakolin-kalejiran abiatuko dira Euskal Museotik Begoñako amatxuri lore eskaintza egitera. Arratsaldean, Salveko kantua izango da protagonista txikiteroen agurrean.
Deustuko Kantagintza taldeak ere egitaraua prestatu du ostiralerako. Urriaren 11an txistulariekin batera poteoa abiatuko dute Done Petri plazatik 19:30ean.