2019/10/11 18:30

Elkarretaratzea

Ekuador erresistentzian!

Ekuador erresistentzian!
Arriaga plaza, Bilbo

Adierazpena:

Aurreko astean Lenin Morenoren gobernuak hainbat neurri ekonomiko neoliberal dekretatu zituen, NDFrekin (Nazioarteko Diru Funtsarekin) sinatutako hitzarmenaren eskakizunei erantzun eta enpresa-ekonomia suspertu nahian, Ekuadorreko herriaren kaltetan.

Neurri horien artean, erregaiaren gaineko subsidioaren ezabapena dago, baita garraioaren garestitzea ere. Eta azken horrekin batera, kontsumorako produktuen prezio-igoera eta langileriaren eskubideen murrizketa zein galera. Halaber, neurriok meatze-proiektuen zein proiektu estraktibisten jarraipena zein bultzada eragingo lukete indigenen lurraldeetan.

Gauzak honela, milaka ekuadortar kalera atera dira, gobernuaz gogaituta. Gobernuak haien subiranotasuna saldu baitu, NDFren interesen truke; aurreko hamarkadetan haien herria miseriara, txirotasunera eta exodo masibora kondenatu zuen NDFren interesen truke, hain zuzen.

Herritarren, indigenen, sindikatuen, ikasleen, emakumeen, erretiratuen eta funtzionarioen mobilizazioa eta lan-etenaldia beharrezkoa eta zilegia da. Horregatik, gure babesa eta indarra helarazi nahiko genieke Euskal Herritik.

Eta protesta egunotan haurkide ekuadortarren kontra errepresio eta neurrigabeko indarkeria erabiltzen ari den Ekuadorreko gobernuari, gure gaitzespen osoa. 600 lagun baino gehiago dira atxilotutakoak, 9 eraildako (datu ofizialen arabera) eta ehunka zauritu eta desagertu.

Deialdia egin nahi diegu mugimendu sozialei, kolektiboei, Giza Eskubideen defentsarako erakundeei, sindikatuei eta feministei, komunikatu honetara gehitu daitezen. Eta Ekuadorreko herriari gure elkartasuna erakusteko, ostiral honetan (urriak 11) Bilboko Arriaga enparantzan 18:30ean egingo den elkarretaratzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekuador Erresistentzian!