2019/10/16 19:00

Aurkezpena

'MOIO: gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpena

'MOIO: gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpena
Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Aurtengo Urria Transarekin memoria ariketa bat ere egin nahi izan dugu Bizkaiko E28 Koordinadoratik eta beste ekimen batzuez gain, Kattalin Miner ere gonbidatu dugu gurera Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztera. 

Aimar Elosegi Ansa gazte transexual hernaniarraren suizidioaren memoria ariketa bat da liburua. Kattalinek, jazotako hari "begirada politiko bat" eskaini nahi izan dio lan honekin. Aimarren inguruko bederatzi pertsonen testigantzak jasotzen dira liburuan, gertatutakoaren inguruko irakurketa politiko, pertsonal, sozial nahiz kultural ezberdinak batuz. Aimarren bizitzaren eta heriotzaren memoria ariketa eginez, gure gizarteko transfobiaren inguruan aritzeko aukera ematen digu Kattalinen liburu honek. Liburuaren zergatiaz, helburuez eta prozesuaren inguruan arituko gara Kattalinekin eta denon artean solaserako tartea ere izango dugu.