ANTI filmak bi sari eskuratu ditu Claypoleko zine jaialdian

uriola.eus 2019ko urr. 18a, 16:15

Claypoleko (Argentina) Zine Independenteko jaialdian Epaimahaikide Gazteen Saria eta Ikusleen Saria eskuratu ditu Josu Martinez bilbotarrak zuzendutako "ANTI" filmak.

"ANTI" Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeek aurten ekoizturiko filma da. Bestalde, iaz Adabakik ekoitzitako zuzendari beraren "Ama" laburmetraiaren segida zinematografikoa ere bada "ANTI".

Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira aktore nagusiak. ANTIk 1921eko negura garamatza. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Bestalde, Parisetik maistra heldu da Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak frantsesez baino ez.