Jasone Mendizabalek, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak, Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta kultura diputatuak, eta Xabier Arauzok, euskara sustapenerako zuzendariak, aurkeztu zuten atzo goizean Udagoieneko Ostera zirkuituaren 20. edizioa.
Lurralde eta estilo ezberdinetako "uzta" zabaltzeko asmoarekin antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin kultur zirkuitu hau. Urte honetan bereziki jatorri ezberdineko euskarazko sortzaileak jasoko ditu, emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz.
Urriaren 26an Sonakay eta Anne Etchegoyen iparraldeko musikariek emango diote hasiera Udagoieneko Osterari, bata Berrizen eta bestea Bilbon. Azaroan zehar beste lau ikuskizun gehiago antolatu dituzte, Plentzia, Getxo eta azkena Bilboko Kafe Antzokian.