Kalean bertan tiro egin zioten gizon bati eta unean bertan hil egin zen. Hiltzaileek gertuko etxebizitza batean sartuta eman zuten ia ordubete, ondoren euren burua entregatu zuten. Hainbat hedabidek azaldu dutenez, jasotako bizilagunen lekukotzen arabera, hildako gizonak eta hiltzaileek eztabaida handia izan zuten kalean bertan, antza bi familiaren arteko liskar batengatik. Eztabaida bitartean bi gizonek eskopeta atera eta beste gizonari buruan tiro egin zioten.
Alkatearen mezua
Tiroketa gertatu eta ordu batzuetara Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak, hilketa gaitzetsi zuen. Justiziari "irmo" jokatzeko eskatu eta hiltzaileak Bilbon "soberan" daudela gaineratu zuen.