Bazter Fest ekimena ospatuko dute larunbatean Bilborocken

uriola.eus 2019ko urr. 29a, 12:19
JazzWoman

Azaroaren 2an, larunbata, Bilborocken ospatuko den Bazter Festen bosgarren edizioan Ziztada, Eskarnia, JazzWoman eta Shadia Mansour artistak izango dira taula gainean. 

 

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea helburu, sortu zen Bazter Fest 2015. urtean. Eskina Femeninak eta Bilboko Udalak sustatutako ekimena da.

Ziztadak Rlantzekin batera sortzen duen reggae-dub taldeak emango dio hasiera ekimenari, arratsaldeko 19:00etan. Diska bat kalean daukate jadanik, "egun hotzak" izenekoa eta bigarrena sortzeko bidean daude. Bikotearen ostean, 20:15etan hip-hop generoari lotutako estereotipoak apurtzen dituen estiloaren txanda izango da, Malagatik etorritako Eskarnia artistarena hain zuzen. JazzWoman rap-kantari balentziarra 22:00etan igoko da taula gainera eta honen ostean, Londresetik etorritako eta "Hip Hopeko Lehenbiziko Andre Arabiarra" bezala ezaguna den Shadia Mansourrek amaiera emango dio aurtengo ekimenari. 

 

Bazter Fest - Azaroak 2 egitaraua

18:30 ate irekiera

19:00 Ziztada Rlantz (Bilbo)

20:15 Eskarnia (Malaga)

22:00 JazzWoman (Balentzia)

23:30 Shadia Mansour (Londres)