Azaroaren 2tik 4ra bitarte egingo dute aurtengo ZinebiExpress lehiaketa

uriola.eus 2019ko urriaren 31

Larunbatean hasiko da Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak antolatutako ZinebiExpress, 48 orduan egindako film laburren lehiaketa. 

Lehiaketa goizeko 09:30ean hasiko da, Campos Eliseos antzokiaren atarian. Taldeen izen-ematea egin ostean, antolakuntzak lanen gaia jakinaraziko die. Ondoren talde bakoitzari egindako film laburra gorde ahal izateko pendrive bat banatuko zaio eta azaroaren 4an, astelehena, arratsaldeko 18:30etik 19:30era bitartean taldeak antolakuntzari itzuli beharko dio. 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, egindako filmak hainbat baldintza bete beharko ditu: film laburren iraupena kredituetako tituluak barne gutxienez bi eta gehienez bost minutukoa izango da. Horrez gain, kanpoko irudien %100a Bilbon filmatua izan behar da. 

Sarian azaroaren 7an, osteguna, banatuko dira arratsaldeko 18:00etan, Golem-Alhondiga zinema aretoan.