Zazkel taldeak bere lan berria aurkeztu du

uriola.eus 2019ko aza. 4a, 12:55

"Estatu kolpea" izena du Zazkel taldearen hirugarren lanak. Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band-ekin batera argitaratutako "Ezpata Dantza" split-diskoaren barnean aurkitu ahalko da lan labur hau.

Bilbon 2012. urtean sortu zen Zazkel taldea eta Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. 2016ko udaberrian lehen diska grabatu zuten, eta 2017 irailean bigarrena. 

Aurkeztu berri duten lana, taldearen hirugarrena da eta lau abestiz osatuta dago. Azaldu duten bezala, azken lan honetan Negu Gorriak eta The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado eta Julio Iglesiasen estilo "horterak" aldarrikatzen dituzte.