'Lobotomiak' diska aurkeztu du Revolta Permanent taldeak

uriola.eus 2019ko aza. 5a, 13:52

Revolta Permanent (Barakaldo, Mungia, 2014) taldearen laugarren lana da "Lobotomiak". 

Gaua Records estudioan iraila eta urria bitartean grabatutako diska aurkeztu dute gaur goizean Kafe Antzokian. Berrikuntzen artean baterijole baten presentziarekin egindako lehen diska dela azaldu dute. Horrez gain, lan luze honetan beste musikari batzuen kolaborazioak topatuko ditugu, besteak beste, Maria Redondo, Garilak 26 taldeko abeslaria, eta Aritz Mendiola, STR eta Lau Katu taldeetako kidea.