Ruper Ordorikaren Bilboko Kafe Antzokiko emanaldiak biniloan salgai

uriola.eus 2019ko aza. 6a, 11:36

25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak 2020. urtean. Hori ospatzeko, Kafe Antzokiko 'Soinuak' diskoetxeak Ruper Ordorikak aretoan eskainitako zuzeneko 18 abesti bildu ditu binilo bikoitzean.

Lanak 'Gaur hamar t'erdietan Kafe Antzokian' du izena, eta Ruper Ordorikak azken 24 urteotan aretoan eskainitako 30 kontzertuetatik 18 abesti biltzen ditu.

Bilboko Kafe Antzokiko 'Soinuak' zigilu berriak argitaratutako binilo bikoitz honek 500 aleko edizio mugatua du eta bertan biltzen diren abestiak 1999ko, 2007ko eta 2018ko gabonetan artista oñatiarrak emandako kontzertuetatik hautatu dira. 

Dagoeneko diskoa eskuragarri dago Kafe Antzokiko webgunean eta azaldu dutenaren arabera, ez da denda fisikoetan salgai jarriko. Halaber, 500 kopiak agortzen direnean ez da bigarren ediziorik egingo.