Bihar emango diote hasiera Zinebiren 61. edizioari

uriola.eus 2019ko aza. 7a, 17:43

Bihar zabalduko ditu ateak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Arriaga Antzokian arratsaldeko 20:00etan. 

57 film laburrek parte hartuko dute aurten Zinebi 61. edizioko Sekzio Ofizialean. 18 fikziok, 22 dokumentalek eta 17 animaziok. Lehiatuko diren lan guztien artean, 7 euskal zinegileek egindakoak dira. Hortaz, biharko jaialdia Sekzio Ofizialean parte hartuko duten zazpi euskal film labur horien emanaldiekin hasiko da. Ohikoa den bezala, omenaldientzako tartea ere egongo da. Claire Simon zinegile frantsesa eta Wang Bing zuzendari txinatarra omenduko ditu bihar Zinebik ohorezko Mikeldiekin. 

Hauek dira bihar Arriaga Antzokian proiektatuko diren euskal ekoizpenak:

- Xulia, Lur Olaizola (dokumentala)

- Mateoren ama, Aitor Arregi eta Jose Mª Goenaga (fikzioa)

- Artico, Jesus Mª Lazkano eta Josu Venero (dokumentala)

- Anti, Josu Martinez (fikzioa)

- Medvek, Ainhoa Gutierrez (dokumentala)

- Regina, Lander Ibarretxe (fikzioa)

- Solo son peces, Paula Iglesias eta Ana Sema (dokumentala)