Emakume ijitoen memoria kolektiboa ardatz, ijito herriaren eta emakume ijitoen eskubideak sustatzeko eta defendatzeko helburuarekin antolatu dute asteleheneko jardunaldia. Bertan, mugimendu feministako kide eta erreferente bilakatu diren emakume ezberdinen ahotsak entzuteko aukera egongo da. Antolatzaileek azaldu dutenez, ijito herrian zein gizartean orokorrean emakumeen eragina "ezagutzera emateko eta aldarrikatzeko" balio izango dute jardunaldiek.
Azaroa, hilabete berezia
Ijito herriarentzat azaroa hilabete garrantzitsua da. Izan ere, 2005eko azaroaren 16an ijito herriaren sustapenerako lehenengo plana onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan; momentu hartatik Euskadiko Ijitoen eguna bezala ezaguna bilakatu da egun hori. Horrez gain, azaroaren 25a Emakumenganako Indarkeriaren aurkako eguna izanik, jardunaldia ospatzeko testuinguru aproposa osatzen duela argitu dute bertakoek.