Izotz ekologikozko pista jarriko dute martxan Areatzan

uriola.eus 2019ko aza. 12a, 12:41

Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu. 

Areatzako kaian kokatuko dute aurtengo gabonetan izotz ekologikoz egindako pista, sei erreietako txirrista berriz, Erripako kaian.

Prezioari dagokionez izotz pistara sartzeko, norbanako bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu (familia ugariduneko kideentzat 2 euro). Txirristako prezioa berriz 2 eurokoa izango da eta hiru aldiz jaitsi ahal izango dira errailetan behera.

Bai pista bai txirrista goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara eta 16:30etatik 20:30era egongo dira zabalik. Jaiegunetan eta eskolaz besteko egunetan berriz gaueko beranduago itxiko da, 21:00etan hain zuzen. Sarrerak leihatiletan erosi ahal izango dira, baita on line bidez ekintzaren plataforman