11/13 makroepaiketaren ondorioz bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri zieten irailean Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari. Orain, zigorra betetzeko lau hilabete geratzen zaizkien honetan, Enparantza Zaballatik Estremerako (Madril) espetxera lekualdatu zuten joan den hilaren amaieran eta azken egunotan berriz, Zulueta Picassent kartzelara urrundu dute.
Espetxe politika honi amaiera ematea eskatu du SAREk, Arantza Balentziara eramatean pertsona gehiagoren bizia arriskuan jartzen dela argituz. Izan ere, senideek 500kmtik gora egin beharko dituzte Zulueta bisitatzeko.