Zinema eta antzerkiaren bitartez inklusio sozialaren gaineko sentsibilizazio jardunaldiak eratzea du helburu jaialdi honek. Aurten lehen aldiz jaialdiaren egitarau zati bat Donostian antolatu dute.
The Homeless Film Festival bera 2011. urtean sortu zen Erresuma Batuan, industria zinematografikoaren bidez etxegabeen egoera nabarmentzeko asmoz. Gaur egun jaialdiak Erresuma Batuko hirietatik bidaiatzen du, maila altuko pelikulak zinema independiente eta toki berezietan proiektatzen.
Bilboko jaialdia aldiz, Bizitegi entitateak antolatzen du. Gizarte bazterkeria pairatzen duten pertsonen alde lan egiten duen elkartea da eta bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin, hainbat bizitza prozesutan laguntza bermatzen du.