Azaroaren 23an hasiko da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 38. edizioa

uriola.eus 2019ko aza. 15a, 12:27

Azaroaren 23tik abenduaren 1era bitartean ospatuko dute Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 38. edizioa. Ikuskizun nagusiak Campos Eliseos Antzokian izan arren, aurtengo jaialdia Bilboko auzoetako aretoetara zabaltzea ere lortu dute.

Pabellon 6, La Fundicion eta Harrobia aretoetara zabaldu dute 38. txotxongilo jaialdia aurten. Horrez gain, Deustuko, Errekaldeko eta San Frantziskoko udaltegietan ere ikuskizunak antolatu dituzte. 

Egitarauari dagokionez, munduko herri ezberdinetatik etorriko diren proposamen artistiko berriek  hartuko dute parte jaialdian. Josu Camarak argitu bezala, kanpotik datozen konpainien ikuskizunak testurik gabekoak izango dira. Euskal Herritik datozen konpainiek berriz, euskarazko testua izango dute. Horrela, euskara izango da jaialdian nagusituko den hizkuntza. Hauek dira Campos Eliseos Antzokian ikusi ahalko diren emanaldiak:

- Azaroaren 25ean, astelehena, 09:30ean eta 11:30ean: “Teatro de sombras chinas de Valeria Guglietti” (Argentina) konpainiaren eskutik  "No toquen mis manos" emanaldia. Adin guztietara zuzendua.

-Azaroaren 26an, asteartea, 09:30ean eta 11:30ean: “Il teatrino dei piedi di Verónica González” (Italia) konpainiaren eskutik, “Cocina en punta de pies” emanaldia. 6 urtetik gorako ikusleentzat

-Azaroaren 27an, asteazkena, 11:00etan eta 18:00etan: “Compañia Javier Aranda” (Aragón) konpainiaren eskutik, "Vida" emanaldia. 8 urtetik gorako ikusleentzat.

-Azaroaren 28an, osteguna, 11:00etan: “A la sombrita” Teatro de pocas luces (Andalucía) konpainiaren eskutik "El tesoro de Barracuda" emanaldia. 6 urtetik gorako ikusleentzat.

-Azaroaren 29an, ostirala, 11:00etan: “Los titiriteros de Binefar” (Aragσn) konpainiaren eskutik, "CHOPATELICOS" emanaldia. Adin guztietara zuzendua.

-Abenduaren 2an, astelehena, 11:00etan: “Accidental Company” (Francia) konpainiaren eskutik, “Esos días azules” El viaje de Antonio Machado emanaldia. 8 urtetik gorako ikusleentzat.

Ikusle gazteek txotxongilolariak ezagutzeko baita haiekin solasteko aukera izango dute ikuskizun hauen ostean.