Euskaraz artatua izatea eskatzeagatik Hau Pittu Hau konpartsako kide bat epaituko dute

uriola.eus 2019ko abe. 10a, 12:21

Mozal legea aplikatu diote Hau Pittu Hau konpartsako kide bati 2018ko Aste Nagusian isuna jarri zion udaltzainari euskaraz artatuta izatea eskatu izanagatik. Honek isuna errekurritu eta abenduaren 12an epaitua izango da Barroeta Aldamar 10 kaleko epaitegietan.

2018ko Aste Nagusiko desmuntaiaren lehen egunean Hau Pittu Hau konpartsako kide bat kotxez txosnagunetik irtetzen ari zela udaltzain batek gelditu eta erdaraz zuzendu zitzaion. Konpartsakideak euskaraz artatua izatea eskatu bezain laster udaltzainaren jarrera aldatu eta "harrotuta" bi isun jasoko zituela jakinarazi zion, lehena zirkulazioagatik, bigarrena berriz errespetu faltagatik. Mozal legea aplikatu eta 900 euroko isuna jaso zuen handik aste gutxira konpartsakideak. Isuna errekurritu eta orain, epaiketa bati aurre egin beharko dio abenduaren 12an, osteguna Bilboko epaitegietan. 

Euskarari mozalik ez! lemapean, epaiketaren egunean, abenduaren 12an, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean elkarretaratzea deitu dute Hau Pittu Hau konpartsak eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteak goizeko 09:30ean. Horrez gain, azaroaren 28an, osteguna, Eneko Bidegainek "Herri zatitua eta euskara" hitzaldia emango du arratsaldeko 19:00etan Xake espazioan.