Jardunaldia ordu eta erdiko lau txandatan banatuta egongo da, hiru goizean eta laugarren bat arratsaldean, hots, mahai bakoitza sei lagunek eta moderatzaile batek osatuko dute. Euskara egunero kalera atera ahal izatea da egitasmoaren helburu nagusia, inoren euskara maila zein euskalkia aintzat hartu gabe. Gaur goizean Berbagunearen aurkezpenean azaldu bezala, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko euskaltegien sarearekin batera sustatutako egitasmo honek, euskaraz dakitenak eta euskara ikasten ari direnak elkartzea du ardatz.
Berbagunean parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da berbagunea@gmail.com helbidean edota 944162472 telefonoan izena ematea.