Egitarau oparoa Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan
2019-11-22 13:00 Jendartea BilboEuskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, azaroaren 25ean, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko egunean, mobilizazio orokorrak egingo dira Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da, arratsaldeko 19:00etan.
Hiriburuetan ezik, auzo batzuek ere egitaraua garatu dute azaroaren 25eko egunaren harira. Manifestazio orokorra baino lehen, ekimen ezberdinak antolatu dituzte San Inazion, Arangoitin eta Zorrotzan datozen egunotan. Halaber, Deustuko Euskalduna Zubiko eskaileretatik zutabea abiatuko da astelehen arratsaldeko 18:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!
2019/11/25 19:00 - 21:00
Jesusen Bihotza Plaza Bilbo