19:00etako mobilizazioa baino lehen, Bilboko Gazte Sare Feministak Indautxu plazan 18:30ean gazte blokea osatzera dei egin die Bilboko neska gazteei, denak elkarrekin manifestazio orokorrera batzeko asmoz.
"Instituzioen politikei kritika egitera" bideratu dituzte aurten azaroaren 25eko aldarri guztiak. Izan ere, hauen ustez, eraso baten aurrean kaleetan eta kolektiboetan planteatzen duten autodefentsa feminista da, eraso horiei erantzun emateko gai diren bakarrak, instituzioek "aurpegi zuriketa" egiteko helburuarekin, puntu more soil bat erakusten duten bitartean.