Urrian Gasteizen egin zuten agerralditik hona hainbat ikastetxe eta eskolatan Gora Ikasleon Borroka! dinamikaren aurkezpenak egin ostean, leku askotan honen aldeko taldeak sortu dituzte. "Borrokarako grina" eta indarrak batu ostean, greba eguna deitu dute datorren ostegunean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Goizean hainbat ekintza antolatu dituzte mobilizazio nagusia baino lehen, auzoetatik kalejira musikatuak egingo dituzte, baita hainbat mahainguru. "Hezkuntza propio eta burujabe baten alde borrokara etortzeko" deialdia zabaldu diote euskal ikasleriari.