Greba Orokorra U30

Euskal Herriko Eskubide Sozialen gutunak greba deitu du urtarrilaren 30ean

uriola.eus 2019ko aza. 26a, 17:36

Irudia: Ecuador Etxea

"Pentsio eta bizitza duinen aldeko" greba egingo dute urtarrilaren 30an Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan Euskal Herriko Eskubide Sozialen gutunak antolatuta.

Gaur goizean egindako agerraldian urtarrilaren 30an langileak greba orokorrera deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen gutunak. Mobilizazioa pentsiodunen mobilizazioen bigarren urteurrenarekin lotu dute sindikatuek eta gutuna osatzen duten beste talde deitzaileek.

Era berean beste talde batzuek grebari babesa helarazi diote dagoeneko: Ikasle Sindikatuak, Ikasle Ekintzak, CNT sindikatuak eta Eragin eta Ernai gazte taldeek. Horrez gain gaurko agerraldian Mugimendu Feminista, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Etxeko Langileen Elkartea eta Harro Euskal Herriko LGTBI plataforma grebara batu direla adierazi dute. 

Egindako agerraldian pentsioen, eskubide sozialen eta soldaten bitartez bizi baldintza duinak lortzeko ekintzen garrantzia eta beharra azpimarratu dute. Gainera, "aberastasunaren bidezko banaketa eta pentsioen sistema publikoaren defentsa eta eskubide sozialen aitortza" aldarrikatu dute gutuneko kideek.