Palestinarekiko Elkartasun egunean, kontzentrazioa egingo dute bihar NYX hotelaren aurrean

uriola.eus 2019ko aza. 28a, 11:32
Irudia: Irola Irratia

BDZ sareak deitua, Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna dela eta, kontzentrazioa egingo dute azaroaren 29an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan NYX Hotelaren aurrean. 

Boikot-Desinbertsio-Zigorrak sareak Palestinari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du bihar Bilboko Areatzan ireki den NYX hotelaren aurrean arratsaldeko 20:00etan, izan ere, Areatzako hotela Leonardo Hotels kate israelrdarraren parte da. 

Boikot-Desibertsio-Zigorrak sarea, BDZ, Palestinan sortutako eta bertatik koordinatutako dinamika da, Hegoafrikako Aparheid kanpaina eredutzat hartu eta Israel estatuaren kontrako neurriak eskatzen dituena.