'Fair Saturday' ekimena ospatuko dute asteburuan

uriola.eus 2019ko aza. 29a, 11:35

Black Friday egunari aurre egiteko sortu zuten 2014. urtean Fair Saturday ekimena. Irekiera ekitaldia gaur bertan egingo dute Bilbao Arena pabiloian 1000 artista baino gehiagorekin. Bilbon ez ezik, nazioarteko beste 180 hiritan ere ospatuko dute azaroko azken asteburu honetan "bidezko larunbata". 

Milaka pertsona "kontsumismora bultzatzen" dituen egunari, Black Friday egunari, aurka egiteko eta bide batez kulturaren bitartez "mundua aldatzeko" egun bat sustatzeko helburuarekin sortu zen duela 5 urte Fair Saturday. Egun, Bilbon ez ezik Europako, Estatu Batuetako eta Hego Ameriketako 180 hiriburutan ere ospatzen dute 'bidezko larunbata' delakoa azaroko azken asteburuan. 

Eragin soziala duen mugimendu kultural honen bitartez, munduko 250 proiektu sozial baino gehiago babestea lortuko da. Aurtengo edizioari hasiera emateko ekitaldia gaur egingo dute, Bilbao Arenan. Bertan, Bizkaiko abesbatzetako kide diren milatik gora lagunek hartuko dute parte. Halaber, Zea Mays taldea eta Urko euskal kantautorea ere bertan izango dira. Larunbatean berriz, hiriko areto, museo eta taberna ezberdinetan kontzertuak, tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dira egun osoan zehar.