Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian jotako 9 kantuz osatutako diska kaleratu dute

uriola.eus 2019ko abe. 4a, 11:22

Kafe Antzokian irailaren 17an jotako bederatzi kantuz osatutako diskoa kaleratu dute Josu Zabala eta Garik (Hertzainak). Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua Bilboko Euskalduna Jauregian eskainitako kontzertuen atarikoa izan zen. 

Kafe Antzokiak merkaturatutako diska da, 9 zuzeneko abestiz eta "564" abestiaren bideoaz osatuta dagoena. Ostegunetik aurrera CDa salgai egongo da Kafe Antzokiak Durangoko Azokan izango duen estandean, Zenbat Gara estandean hain zuzen.