Gaur irekiko ditu ateak Erripako kaian egongo den Gabonetako Azokak

uriola.eus 2019ko abe. 5a, 09:39
Irudia: bilboko udala

Ateak ireki ditu gaurtik eta urtarrilaren 5era arte #BilbaoGabonak Gabonetako Azokak. Erripako kaian kokatuta egongo diren ia 20 etxolek hilabetez  gastronomia, opari eta dekorazioari lotutako produktuak eskainiko dituzte. Azoka goizez, 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 21:00etara, zabalik egongo da. 

Bigarren urtez jarraian ia hogei saltokik girotuko dute Erripako kaiako Gabonetako Azoka hilabetez. Gaurtik aurrera eta urtarrilaren 5era arte, Bilboko auzo ezberdinetako saltokiak izango dira bertan, aisialdirako zein Gabonetako erosketetarako zabaldu den eremuan. 

Gabonetako Azokan izango diren saltokiak hauexek dira:

Zorrotzaurreko Bilbodulce gozotegia.

Santutxuko Kiliken Paraguas denda.

Uribarriko Koloreak jostailu-denda.

Erriberako Merkatuko Panaderia Rosi okindegia.

Bilbo Zaharreko Bizkorna okindegia.

Otxarkoagako La del 1 okindegia.

Miribillako Tu Bola de Navidad dekorazio-denda.

Basurtuko Formarte moda eta osagarrien denda.

Bilbo erdiguneko The Su Life produktu ekologikoen denda.

Bilbo erdiguneko El Kubo de Bilbao Rubick kubo denda.

Bilbo Zaharreko Princess Courts- Xaboi Punpuila, xaboi natural denda.

Ametzolako Viento Norte opari eta osagarri denda.

Santutxuko El Txoko del Cuero larruki denda.

Errekaldeko Magora Bakery okindegi gozotegia, El Gallo de Oro eta La Gilda del Norte liburudendak eta Kai Denda arropa denda.