2008. urtean sortu zen Mendi Film Festival, hasierako edizioak Gasteizen egin arren, 2012az geroztik jaialdia Bilbon ospatu da. Abenduaren 6an, ostirala, zinemaldiaren hasiera ekitaldia egingo dute Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, 10 egunez BBK aretoa, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregia bera izango dira film hauek proiektatuko dituzten aretoak.
Aurtengo edizioan, mendia, abentura, kirola eta natura gaiak landu dituzten 60 film ikusi ahal izango dira zinema jaialdian. Hasiera batean, 29 herrialde ezberdinetako 172 pelikula aurkeztu arren Sail Ofizialean zein Zabalandi sailean ordea 59 sartu ziren, 15 herrialde ordezkatuz. 60. pelikula Mendi Short film labur lehiaketaren irabazlearena izango da.
Sail Ofizialean lehiatuko diren film guztien artean, 9 euskal lan daude:
Artiko | Zuz: Josu Venero eta Jesu Mari Lazkano
Burdinura | Zuz: Santi Yañiz eta Anton Lazkano
Chhaupadi | Zuz: Jaime Murciego eta Pablo Iraburu
Cholitas | Zuz: Migueltxo Molina
Circle of the Sun | Zuz: Iñigo Grasset eta Lena Stoffel
Elur Goritan | Zuz: Jon Goikoetxea eta Iñigo Larrañaga
Harria Herria | Zuz: Dimegaz Kultur Elkartea
Natura Bizia | Zuz: Lexeia Larrañaga de Val
Vergüenza | Zuz: Iker Elorrieta eta Garazi Sanchez