Ipuin lehiaketa hau Bilbon erroldatuta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleentzat da. 2020ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2020ko maiatzean jakinaraziko dira.
Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Gainera, beste bi sari emango zaizkie ‘Bilboko Balioen Agirian’ jasotako balioetako bat aipatzen dituzten ipuinei.