2019/12/14 22:00 - 23:59

Kontzertuak

Larunbateko Ruper Ordorikaren kontzerturako azken sarrerak salgai

Larunbateko Ruper Ordorikaren kontzerturako azken sarrerak salgai
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu

Abenduaren 14an, larunbata, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian. Kafe Antzokiak iragarri duenez azken sarrerak salgai daude oraindik. 

25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak 2020. urtean. Hori ospatzeko, Kafe Antzokiko 'Soinuak' diskoetxeak Ruper Ordorikak aretoan eskainitako zuzeneko 18 abesti bildu ditu binilo bikoitzean. Lanak 'Gaur hamar t'erdietan Kafe Antzokian' du izena, eta Ruper Ordorikak azken 24 urteotan aretoan eskainitako 30 kontzertuetatik 18 abesti biltzen ditu. 

Sarrerak erosteko sakatu hemen