Hainbat aldarrikapen Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean

uriola.eus 2019ko abe. 10a, 11:14

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aldarrikapena egin zenetik 71 urte igaro dira dagoeneko. Bizi proiektuak aurrera eramateko arazoak dituzten pertsona eta talderekin lan egiten duten hainbat taldek zein erakundek manifestazioa egingo dute gaur arratsaldeko 19:00etan Moyua Plazatik. 

Bizitegi, Alboan, Aletu, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bilboko auzo Elkarteen Federazioa, Fekoor zein Amnesty International taldeen eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundearen izenean ekitaldi publiko baterako deialdia zabaldu dute Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Gaur arratsaldeko 19:00etan manifestaldia abiatuko dute Moyua plazatik San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotzaren plazaraino. Ekitaldian egingo den performancean Doctor Deseo taldeko Francis eta Torok, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik eta Iker eta Patxi txalapartariek parte hartuko dute. 

 

Aliantza gehaigo Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean

Hizkuntz eskubideen behatokiak, HARRO, Euskal Herrietako Transmaribibollo plataformak, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak bat egin dute Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, "arrazakeriarik gabe, LGTBI fobiarik gabe, feminismotik, euskaraz, bizi nahi dut" lemapean.