Bilboko kaleak jarduera ugariz beteko dituzte bihartik larunbatera arte

uriola.eus 2019ko abe. 11a, 16:08

Hainbat aktorek eta musikarik Bilboko merkataritza-eremu nagusiak dinamizatuko dituzte bihartik hasita larunbat arratsaldera arte. Ikuskizunen ordutegia 18:00etatik 20:30era izango da arratsaldez eta 12:00etatik 14:00etara goizez. 

Ostegun eta ostiral arratsaldean eta larunbat goizean zein arratsaldean "bilbotarrak animatzeko asmoz" Bilboko Udalak jarduera ugari antolatu ditu Bilboko auzoetako merkataritza gune ezberdinetan.

#Bilbaogabonak ekimenaren baitan antolatutako emanaldi hauek Bilboko biztanleriari Gabonetan egitarau zabal bat eskaintzea du helburu. Hortaz, hiribildua "erakar-gune garrantzitsu" bihurtzeko asmoz eta asialdirako eta kulturarako erreferentzia izateko asmoz bost kidez osatutako musika-taldeak, zeremonia-maisu batek eta hiru aktorek animatuko dituzte Bilboko kaleak hiru egunez.

Ikuskizunen ordutegia 18:00etatik 20:30era izango da arratsaldez eta 12:00etatik 14:00etara goizez. Hiriko leku hauetan izango dira:

  • Ostegun arratsaldean, abenduaren 12an: San Inazio, Deustu eta Uribarri.
  • Ostiral arratsaldean, abenduaren 13an: Zorrotza, Basurtu eta Rekalde.
  • Larunbat goizean, abenduaren 14an: Bilbo Zaharra, Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga.
  • Larunbat arratsaldean, abenduaren 14an: Bilboko erdigunea eta Alde Zaharra.