Haize bolada gogorrak gaur arratsaldetik bihar eguerdira arte

uriola.eus 2019ko abe. 12a, 16:36

Bilboko Udalak jakinaraztera eman du mendebaldeko haize bolada bortitzak gerta daitezkela gaur gaueko 21:00etatik biharko 12:00ak arte, 80 eta 100km/h artekoak alegia.

Gainera, haize-bolada horiek prezipitazioekin batera etorriko direla zehaztu du Udalak.

Prebentzio neurri hauek hartzea gomendatu die herritarrei:

  • Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
  • Erlaitz, horma, zuhaitz eta publizitate paneletatik urrundu eta kontuz ibili eraikitze bidean edo egoera kaxkarrean dauden eraikinen aldamenean.
  • Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
  • Errepidean ibiltzea saihestu. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
  • Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
  • Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.