Gaur irekiko ditu ateak BALA azokaren VII. edizioak

uriola.eus 2019ko abe. 13a, 13:41
Irudia: Bilbo Hiria

Gaur arratsaldeko 16:00etan zabaldu eta igande gaueko 20:00ak arte tailerrez eta aurkezpenez beteta egongo da Bilboko Arte Liburu Azokaren VII. edizioa. Areatzako Cafe Boulevard zaharrean kokatu dute aurten BALA akronimoaz ezaguna den azoka. 

Abenduaren 13tik 15era Bilboko Arte Liburuen Azokak. BALAk, estilo guztietako artista, editore eta liburu saltzaile jasoko ditu. Ohiko formatuak alde batera utzi eta ikerketa artistikoan sakontzen diren edizio moduak biltzen dira topaketa honetan. 

Euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatu eta elkarrizketarako gune eroso bat sortzea da besteak beste BALAren xede nagusietako bat. 

Aurtengo edizioan liburu aurkezpenak, umeentzako tailerrak eta hitzaldiak antolatu dituzte, larunbatean zein igandean.