Ur Partzuergoak iturriko uraren kontsumoa sustatzeko kanpaina martxan jarri du

uriola.eus 2019ko abe. 16a, 10:18

Ostalaritza lokaletan bezeroei iturriko ura eskaintzeko kanpaina jarri dute martxan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bilbao Bizkaia Slow elkarteak. Dagoeneko 16 jatetxek babestu dute ekimen hau. 

Ostiralean aurkeztu zuten "H20 Bilbao, mesedez!" izeneko ekimena. Ostalaritza establezimenduetan botiletako ura kontsumitu beharrean, iturriko ura kontsumitu eta era berean ingurumena zaintzea da kanpaina honen helburuetariko bat. Kepa Odriozolak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko lehendakariak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu bezala, Ur Partzuergoak etengabe motorizatua dagoen ura eramaten du iturri guztietara, eta horregatik "gure gomendioa eta gure konpromisoa beti iturriko ura edatea da" adierazi du. 

16 jatetxek babestu dute dagoeneko ekimen hau, gehienak Bilbokoak. Establezimendu bakoitzak bere irudi korporatiboa daraman kristalezko botilak izango ditu bezeroen eskura.