Iñigo Muguruza omenduko dute gaur Bilboko Kafe Antzokian

uriola.eus 2019ko abenduaren 17a

Joan den irailaren 5ean zendu zen Iñigo Muguruza. Gaur, bere urtebetetze egunean, musikariarekin aritu ziren musikari, idazle eta antzerkigileek omenaldia egingo diote Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. 

Iñigo Muguruzaren ibilbide artistikoa ekarriko dute gogora gaur bere taldekide ohiek. Omenaldian parte hartuko duten egileen artean, Pikete Lerroa, Delirium Tremens, NG Brigada, Barixeku aurkitzen dira. 

Sarrerak agortu dira dagoeneko.