"Kultur Gabonak" egitarauaren barruan kokatzen den kalejira honek umeen gutunak jasoko ditu Olentzero, Mari Domingi eta lau galtzagorri protagonista dituen bitartean. Pertsonaiak jai giroko kalejirarekin gora eta behera ibiliko dira jolasean, auzotarrei Gabonak bertan daudela gogoraraziz.
Familia osoari zuzendutako “Olentzero, Mari Domingi, ongi etorri!” kaleko ikuskizuna ostiral honetan arratsaldeko 18:00etan abiatuko da, Solokoetxeko Zumarraga plazatik. Igandean, abenduaren 22an goizean, 11:00etatik aurrera Abusu auzoan egongo da eta arratsaldean ordea San Adrian auzora helduko da, 18:00etan.