Bestalde, Bilboko Udalak honako prebentzio neurri hauek hartzea gomendatu die herritarrei:
- Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
- Erlaitz, horma, zuhaitz eta publizitate paneletatik urrundu eta kontuz ibili eraikitze bidean edo egoera kaxkarrean dauden eraikinen aldamenean.
- Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
- Errepidean ibiltzea saihestu. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
- Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
- Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.