Extremoduroren azken kontzertua Kobetamendin izango da uztailaren 18an

uriola.eus 2019ko abenduaren 20a

33 urteren ostean banandu egingo dela iragarri du rock banda ezagunak aste honetan. Kobetamendin uztailaren 18an emango duten zuzenekoa, zaleak agurtzeko egingo duten kontzertu-biraren azkena izango da.

Aste honetan iragarri dutenaren arabera,  hiru hamarkada luzeren ostean Robe Iniestaren banda banatu egingo da behin betiko. Maiatzaren 15etik uztailaren 18ra 8 kontzertuko bira egingo du Plasenciako taldeak:

-Maiatzak 15 eta 16, Valentzian

-Maiatzak 22 eta 23, Murtzian

-Maiatzak 30, Sevillan

-Ekainak 5 eta 6, Madrilen

-Ekainak 13, Santiago de Compostelan

-Ekainak 20, Caceres

-Ekainak 26 eta 27, Bartzelonan

-Uztailak 18, Bilbon